MARTXOAK 8 izango da bihar

Guk dagoeneko egin ditugu hainbat lanketa, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA ospatu eta aldarrikatzeko.

Aurten Hezkidetza Batzordetik bultzatuta MIKROMATXISMOAK landu ditugu, LH3-4-5-6ko geletan. Horren inguruko esaldi eta pankarta ikusgai jarri dugu eskola sarreran eta bihar herriko plazan ere jarriko dugu.  

Horrez gain gela guztietan egun honi dagozkion bideo, ipuin eta eskulan lanketa egin dugu.

Bihar herri mailan egingo den egitarauan parte hartzeko gonbidapena egiten dizuegu eskolatiK, 

BERDINTASUNEAN HAZI eta BIZI nahi dugulako.