Batzorde mistoak amaitzeko JOLASAK eta MERIENDA

Azken saioan batzorde mistoek balorazio txiki bat egin zuten. Urtea nola joan den jaso ondoren, amaiera emateko jolasak egin zituzten eta baita merienda goxoa ere.

Irakasle, guraso, udal ordezkari eta ikasleen artean 70 lagun inguru elkartu ziren. Kirol batzordeak antolatutako hainbat jolas eta erronka ere burutu zituzten. Hurrengo urtean gehiago!!