JOLAS ETA EMANALDI BIKAINAREKIN ESAN DIOGU AGUR IKASTURTEARI

Ikasturtea amaitzeko egun bikaina izan genuen ekainaren 21ean.

Ostiralean, goiza jolas gune berezi batekin hasi zuten HHkoek. Ondoren LHkoek ere adin ezberdinetako ikasleez osatutako taldeetan, jolas ugari egiteko aukera izan zuten.

Arratsaldean, urtero bezala  emanaldi polit batekin eman genion bukaera aurtengoari eta bide batez LH6ko ikasleak agurtu genituen.

Hona hemen goizeko jolasen laburpena:

Eta hemen arratsaldeko emanaldia:

 

Eskerrik asko bertaratu zineten guraso, ikasle eta herritar guztioi zuen txaloengatik eta bereziki guraso elkarteari merienda goxoa prestatzeagatik.

ONDO ONDO PASA UDARA!