HITZALDIA-SOLADALDIA: Euskara eta kulturartekotasuna Lardizabal eskolan

2024-09-11
17:00
Udaletxea

Gure herrian eta gure ikastetxean hainbat kezka eta zalantza daude hizkuntzekin lotuta:

-Zaldibian euskara sustatzeko eta indartzeko helburuarekin konprometituta gaude, baina eskolako familia batzuek ez dute euskara ulertzen. Nola jokatu bileretan, adibidez?

-Gaztelania asko entzuten dugu parkean, haurren artean... Nola eragin familien jarreretan euskararen erabilera sustatzeko?

-Nire familian arabiera (edo beste hizkuntzaren bat) hitz egiten da. Egokia da nire seme-alabei arabieraz, adibidez, hitz egitea etxean? Eta, eskolak zer egin behar du nire etxeko hizkuntzarekin?

-...

"Euskara eta kulturartekotasuna Zaldibian" egitasmoa martxan dago. Bi helburu ditu: euskara komunikazio-hizkuntza izan dadin bermatzea eta bultzatzea eta, aldi berean, jatorri atzerritarreko herrikideen ulermena erraztea eta haien parte-hartzea sustatzea. Horretarako, aldaketa batzuk egiten ari gara eskolan eta herrian. Azalpena emateko eta elkarrekin pentsatzeko eta hitz egiteko udaletxean egingo den saiora animatzen zaitugu.

Denok etortzea funtsezkoa da elkarrekin pentsatzeko eta aurrera jarraitu ahal izateko.

* Aldibereko ITZULPENA egongo da

* Haurrentzat ZAINTZA zerbitzua egongo da

 

Eguna: IRAILAK 11, ASTEAZKENA

Ordua: 17:00etan

Tokia: Udaletxean