HH-N BATIDO GOXO GOXOA EGIN DUGU!!!

Gaur Haur Hezkuntzako sinboliko gelan platanozko batidoa prestatu eta dastatu dugu. Primeran moldatu
Gehiago

Liburutegi Tutorizatuan BOLUNTARIO bezala aritu nahi duzu?

Boluntario sare baten bidez aurrera eramaten da ekimen hau. Ikasturtean zehar momenturen batean lagundu nahi zenuke? Jakin nahi duzu nola antolatzen garen?
Gehiago

Txatxilipurdiren formazio saioa, haurren parte hartzearen inguruan

Iaz bezala aurten ere jende asko bildu ginen irakasle, udal ordezkari, guraso, udal teknikari etab.
Gehiago

Euskararen erabilera sustatzeko estrategien inguruko hausnarketa UEMArekin

Atzo formazio saioa izan genuen irakasle talde osoak, AMAIA UGALDE Uema teknikariaren eskutik. Euskararen erabilerak eskolan izan duen beherakadaz, eta horri aurre egiteko moduez aritu ginen.
Gehiago

Hondakinak kitto! tailerra burutu dugu LH5 mailan.

Sasieta mankomunitatearen eskutik Hondakinak kitto! tailerra burutu dugu Lh5 gelan. Gelan eta kanpoan jarduera ezberdinak egin ditugu, eta primeran pasa dugu, hondakinen kudeaketaren inguruan asko ikasiaz bide batez.
Gehiago

Talde Elkar eragileak LH3n

Ostiralean izan genituen Talde Elkar eragileak. Arratsalde baliagarri eta interesgarria izan zen. Gurasoen parte hartzeari esker gauzatzen dugu Hezkuntza Jarduera Arrakastatsu kontsideratua dagoen jarduera hau. Mila esker!
Gehiago

Ipuin kontaketa, EDO hizkuntzan eta Euskaraz

OGHOGHO eta IXABEL izan ziren ipuin kontalariak. Batak NIGERIAko EDO hizkuntzan kontatzen zuen ipuina eta besteak itzultzen zuen euskarara.
Gehiago

Egin nirekin ere EUSKARAZ!

Kanpaina abiarazi du UEMAk, euskaldun arrazalizatuen inguruko aurreiritziak gainditzeko deia eginez. Gure ikastetxeko ikasle batzuk (batzuk ia ikasle ohiak) parte hartu dute. Irudi eta bideoetan ikusiko dituzue.
Gehiago

Baso eskola euripean

Gaurkoan Lh 5 eta 6 mailetako ikasleek Olalde parkean zenbait kabi eraiki dituzte euritik babesteko. Ondotik, hotz eta euripean lanean ibili ondotik, txokolate bero baten saria izan dute eskolan.
Gehiago

GAU BELTZA OSPATU DUGU

Goizean kalabazak hustu ditugu eta haziak gorde, udaberrian landatzeko.
Arratsaldean, mamuz jantzi eta kalabazen bueltan dantza egin dugu.
Gehiago

Mikel Saez de Urabain eskalatzailea eskolan izan da bere azken espedizioaren inguruko azalpenak ematen

Pasa den irailan Himalaiako Bhagirathi III mendia igo ondotik, Lh 5 gelan kontatu dizkigu espedizioko bizipen eta abenturak. Bidaiko argazki eta bideo ezberdinak erakusteaz gain, gure galdera guztiak erantzun ditu, baita eskalatzeko erabiltzen duen materiala erakutsi ere. Eskerrik asko Mikel!
Gehiago

LH2 gelan ere Talde Elkar eragileak egin ditugu

Garikoitz, Beti eta Miren etorri zaizkigu Talde Elkareragileen ikasturteko lehen saiora. Mila esker!
Gehiago

LH1 gelan Talde Elkareragileekin hasi gara

Lehen saio honetara IÑAKI eta HARRI etorri zaizkigu! Eskerrik asko.
Gehiago

TXATXILIPURDIkoekin saioa, animatu parte hartzera!

Iazko saio arrakastatsuaren ondoren Batzorde Mistoen lehen saioa aurten ere TXATXILIPURDIkoekin egingo dugu. Irakasle, guraso, familiarteko, udal ordezkari, herritarrentzat eta eskola komunitateko edonorentzat irekia izango da.
Gehiago