Inauterietako JAIALDIA 2025

Urteko bezala, kalejiran joan ginen eskolatik plazara. Inauterietako musikarekin dantza eta salto eginez ibili ginen erleak, lamiak, dinasauroak, mitologiako pertsonaiak, peretxiku biltzaileak eta marrazki bizidunetako hainbat pertsonaia.

Guraso eta zenbait herritar ere mozorrotu ziren gurekin batera, ta guraso elkartekoak greban dauden irakasleez mozorrotu ziren!

Kalejira eta dantzaldia amaitu ondoren txokolatea hartu genuen Guraso Elkartearen eskutik, eta 16:00etatik aurrera ere jaialdiak jarraitu egin zuen.

Eskerrik asko eta bejondeizuela parte hartzaile guztiei. Mila esker irakasleon aldarrikapenei ere lekua egiteagatik  jaiaren barnean eta umorez!

Goierriko HITZAkoen ere hainbat argazki eder atera ziturtzen. Hemen ikusgai ARGAZKIAK