KOX KOR ipuina

KOX KOR, Nahikariren bizipenetatik sortutako ipuina.

Gaurkoan, otsailaren 4ean ospatu zen Minbiziaren Aurkako Eguna gogoratuz, gure eskolan une berezi bat izan dugu. Nahikarik, bere esperientziatik sortutako "Kox Kor" ipuin hunkigarria ekarri eta kontatu digu, gu denon arreta eta emozioak piztuz.

Ipuinaren bitartez, minbizia izan zuen garaiko bizipenak eta emozioak kontatu dizkigu. Kontakizunak, elkartasuna, itxaropena eta bizitzaren balioa bezalako gaiak jorratu ditu, eta ikasleen artean emozio ugari sortu dira. Ikasleek arretaz entzun dute istorioa, eta ondoren, elkarrekin hitz egiteko eta hausnarketarako tartea hartu dute.

Eskerrik asko Nahikari zure bizipenak gurekin elkarbanatzeagatik!