Euskara eta Kulturartekotasuna

Ipuin kontaketa, EDO hizkuntzan eta Euskaraz

OGHOGHO eta IXABEL izan ziren ipuin kontalariak. Batak NIGERIAko EDO hizkuntzan kontatzen zuen ipuina eta besteak itzultzen zuen euskarara.
Gehiago

Egin nirekin ere EUSKARAZ!

Kanpaina abiarazi du UEMAk, euskaldun arrazalizatuen inguruko aurreiritziak gainditzeko deia eginez. Gure ikastetxeko ikasle batzuk (batzuk ia ikasle ohiak) parte hartu dute. Irudi eta bideoetan ikusiko dituzue.
Gehiago

HITZALDIA: Euskara eta Kulturartekotasuna Zaldibian

Beste urtebetez ere Ikasturte hasieran HITZALDIA izango dugu, Euskara eta Kulturartekotasuna proiektuaren nondik norakoak azaltzeko.
Gehiago

KULTUR ANIZTASUNAren nazioarteko egunean, GOSARIA elkarrekin

Igande honetan, maiatzak 21, ospatzen da Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna. Gure eskolan ere, herrian bezala, elkarbizitzen eta nahasten diren kultura ezberdinetako familiak ditugu.  
Gehiago

Ongi etorri Zaldibiara, ONGI ETORRI LARDIZABAL-era

Gaur goizean izan da ZALDIBIAn HARRERA EGUNA, udalak antolatuta. Gure eskolako NEKANE irakasleak eskolari buruzko informazioa eman die ekitaldian parte hartu dutenei. Ongi etorri Zaldibiara, ongi etorri LARDIZABALera.
Gehiago

Ikasturteko bigarren GELAKO BILERAK, familientzat.

Ikasturte honetan, bigarren gela bilera egingo da gela guztietan.

Bilera hauen helburuak dira:
- Informazioa ematea
- Eskola eta familien arteko harremana sustatzea
- Gelako familien arteko harremanak indartzea
Gehiago

ETXEKONEKOK elkartearen gabonetako postala Lardizabal eskolako Komunitateari

Urteak daramatzagu elkarlanean ETXEKONEKOK elkarteak eta LARDIZABAL eskolak. Guztiokin partekatu nahi dugu azken eskola egunean eskolara ekarri zuten postala.
Gehiago

Euskara eta Kulturartekotasuna PROIEKTUAren berri eman dugu HUHEZIk antolatutako jardunaldian

Eskoriatzan izan da jardunaldia, eta bertan proiektuaren berri eman dute eskola komunitateko hainbat eragilek
Gehiago

Telegram aplikazioaren ikastaro praktikoa

Ostegunerako, urriaren 27rako TELEGRAM aplikazioaren inguruko IKASTARO PRAKTIKOA antolatu du udalak. Bi saio izango dira lehena Euskaraz ez dakitenentzat 14:45etik 15:45era eta bigarrena 16:15etik 17:15era saio orokorra. Interesatuek kultur etxean edo udaleko webgunean honetan egin dezakezue.
Gehiago

Aniztasun Jaia 2022, Zaldibian

Gaur eguerdian, urtero bezala, ANIZTASUN JAIA ospatu da Zaldibian. Bertan parte hartu dute gure eskola komunitateko hainbat kidek.
Gehiago

Gurasoak eta irakasleak elkarrekin izan ziren HITZALDIAN

"Euskara, Kulturartekotasuna, Komunikazioa" gaiari buruzko saioan elkartu ziren ikasturte hontan eskolan berriak diren irakasleak eta zenbait guraso.
Gehiago

HITZALDIA: euskara, kulturartekotasuna, Komunikazioa

Karmele Perez eta Amelia Barquin-ek hitzaldi/solasaldi bat emango dute udaletxean.
Gehiago

HIZKUNTZAK ERRAIETATIK. Euskara, Kulturartekotasuna eta komunikazioa. DOKUMENTALA OSORIK IKUSGAI.

Herritar andana bildu zen HIZKUNTZAK ERRAIETAN dokumentalaren aurkezpenera. Lardizabal Herri eskolak abiatutako proiektuaren barruan sortu da DOKUMENTAL hau, eta osorik ikusgai duzue eskolako webgunean. Gainera hainbat hizkuntzetan azpititulatua plazaratu da: euskaraz, gazteleraz, errumanieraz, arabieran eta urdueraz.
Gehiago