Ikasturteko bigarren GELAKO BILERAK, familientzat.

Ikasturte honetan, bigarren gela bilera egingo da gela guztietan.

Bilera hauen helburuak dira:
- Informazioa ematea
- Eskola eta familien arteko harremana sustatzea
- Gelako familien arteko harremanak indartzea

Tutore bakoitzak harremanetan jarriko da familiekin, ordu zehatza adierazteko. Ikasleek egindako gonbidapenak ere jasoko dira.

Dagoeneko ohiko bihurtu den bezala, TELLEGRAM bidez aldi bereko itzulpena egingo da GAZTELERA-ra.

Ikasturte hasieran bezala bilerak bi zati izango ditu, lehen zatian azalpen batzuk emango dira eta bigarren zatian talde txikitan hitz egingo da, gurasoen iritzi-zalantza-ekarpenak jasotzeko. 

Bilera hauetan parte hartzera ANIMATU nahi zaituztegu!

DATA

TALDEA

Otsailak 14, asteartea

 Lehen Hezkuntzako 6. maila

Otsailak 22, asteazkena

 Lehen Hezkuntza 3. maila

Otsailak 22, asteazkena

 Lehen Hezkuntza 1. maila

Otsailak 23, osteguna 

 Haur Hezkuntza, 2 urte

Otsailak 27, astelehena 

 Haur Hezkuntza, 3 urte

Martxoak 1, asteazkena

 Lehen Hezkuntza 4. maila

Martxoak 1, asteazkena

 Lehen Hezkuntza 5. maila

Martxoak 6, astelehena

 Haur Hezkuntza, 4 urte

Martxoak 8, asteazkena

  Lehen Hezkuntza 2. maila

Martxoak 9, osteguna

Haur Hezkuntza, 5 urte

 

OHARRA: ZAINTZA zerbitzua egongo da, familiaren batek bilerara joan ahal izateko behar badu. Aurrez abisastu behar zaio tutoreari, antolatu ahal izateko.