Egin nirekin ere EUSKARAZ!

Kanpaina abiarazi du UEMAk, euskaldun arrazalizatuen inguruko aurreiritziak gainditzeko deia eginez. Gure ikastetxeko ikasle batzuk (batzuk ia ikasle ohiak) parte hartu dute. Irudi eta bideoetan ikusiko dituzue.

Euskara eta Kulturartekotasuna proiektuan murgilduta geundela, Zaldibiako etorkin jatorriko familia batek planteatu zuen gaia:  beraien seme alabei, zenbait herritarrek, lehen hitza gaztelerez egiten zietela Zaldibian jaioak  eta euskal hiztunak izan arren. Egoera hau herri gehigotan ere ematen zela ikusirik, UEMAren bidez gai hau lantzea erabaki zen.

UEMAk bere weborrian dioen bezala:

· Sustraiak beste herrialdeetan izan arren gurean errotu diren hainbat euskaldunen eskaria da kanpaina, hasiera batean gainerako herritarrek euskara ukatzen dietela sumatuta.

· Euskarak kolore asko dituela eta azalaren kolorea askotarikoa izan arren herritar horiek guztiak euskaldunak direla gogoratu nahi du kanpainak.