Ama Hizkuntzen Nazioarteko Eguna

Gaur, otsailak 21, Ama Hizkuntza Nazioarteko eguna dela eta, eskolako sarrera pankarta jarri du Kulturartekotasun batzordeak

"Zerk egiten gaituen gizaki" liburuan irakurri dezakegun bezala:

Munduan gutxi gorabehera bizirik dauden 7.158 hizkuntzetatik (Ethnologue, 2023), erdiak gutxienez desagertuko omen dira 2100. urte inguruan. Eta hizkuntza bat hiltzean, kultura bat ere hil daiteke batera.

Hizkuntza bakoitza galtzean, gizaldiak berak balioko zerbait galtzen du. Gizakia izatearen muinean dagoen zerbait. Hizkuntza horretan hiztunek kodetu eta gordetako ezagutza kultural, geografiko, zientifiko eta filosofikoa gal liteke betiko.

Hizkuntza bat ulertzen dugunean, hizkuntza horren atzean dagoen jendea eta haien bizimoduak hobeto ulertzen ditugu. 

Guztiok badugu zer egina hizkuntza horiek gure geroaren parte izan daitezela ziurtatzeko.