LH2. ISPILUARI BEGIRA (UEMA)

Gaur UEMAtik Amaia etorri zaigu eta "Ispiluari Begira" izeneko tailerra egin dute 2. mailako ikasleek.

Tailer honen bidez eskolan, etxean eta parkean/kalean ze hizkuntzatan mintzatzen garen aztertu nahi izan dugu.

Horretarako, gune bakoitzeko murala osatu dugu eta koloreen bidez zein hizkuntzatan hitz egiten dugun adierazi dugu.

Ondoren, taldetxoetan mural bakoitza aurkeztu dugu eta emaitzen inguruan hitz egin dugu.

Egindako lanak eskola kanpoaldean jarri ditugu, beraz, hurbildu ikustera!!!