Talde Elkar eragileak LH3n

Ostiralean izan genituen Talde Elkar eragileak. Arratsalde baliagarri eta interesgarria izan zen. Gurasoen parte hartzeari esker gauzatzen dugu Hezkuntza Jarduera Arrakastatsu kontsideratua dagoen jarduera hau. Mila esker!
Gehiago

Ipuin kontaketa, EDO hizkuntzan eta Euskaraz

OGHOGHO eta IXABEL izan ziren ipuin kontalariak. Batak NIGERIAko EDO hizkuntzan kontatzen zuen ipuina eta besteak itzultzen zuen euskarara.
Gehiago

Baso eskola euripean

Gaurkoan Lh 5 eta 6 mailetako ikasleek Olalde parkean zenbait kabi eraiki dituzte euritik babesteko. Ondotik, hotz eta euripean lanean ibili ondotik, txokolate bero baten saria izan dute eskolan.
Gehiago

Mikel Saez de Urabain eskalatzailea eskolan izan da bere azken espedizioaren inguruko azalpenak ematen

Pasa den irailan Himalaiako Bhagirathi III mendia igo ondotik, Lh 5 gelan kontatu dizkigu espedizioko bizipen eta abenturak. Bidaiko argazki eta bideo ezberdinak erakusteaz gain, gure galdera guztiak erantzun ditu, baita eskalatzeko erabiltzen duen materiala erakutsi ere. Eskerrik asko Mikel!
Gehiago

ZABOR bilketan ikasleak

Lau astelehenetan zehar, Lehen Hezkuntzako ikasleek, eskola inguruko zaborrak bilduko dituzte. Bildutakoa eskola atarian utziko da ikusgai. Garbitasunaren inguruko kontzientziazio lana egin nahi da ekimen honekin. Ikasle ordezkarien batzarretik irten zen hau egiteko proposamena.
Gehiago