ZER DA HIZKUNTZA? NOR GARA GU? ZER GARA GU?

LH3 ko ikasleak gure lehen gaia bukatu dugu eta bukaera emateko bideo bat grabatu dugu.

Kaixo lagun!

Bukatu dugu gure lehen gaia eta azken lana izan den bideoa erakutsi nahi dizuegu oraingoan.

Hizkuntza bat zer den, hizkuntzek zertarako balio duten eta gure gelan ze hizkuntza hitz egiten diren aztertuz hasi ginen. 

Euskal Herria nolakoa den ikusi genuen ondoren, bere probintzia eta hiriburuekin eta bertan Zaldibi kokatu genuen. Zaldibiko gure toki kuttuna marraztu genuen eta Zaldibiako planoa eskuetan genuela euskeraren erabilera herrian nolakoa den aztertu genuen. Zaldibi arnasgunea dela ondorioztatu genuen.

Bukatzeko, gure euskeraren erabileraren inguruan hausnartu eta erabilera hobetzeko konpromezu batzuk hartu genituen.

Hementxe doa bideoa. Ea gustatzen zaizuen!