Atzo Lehen hezkuntzako 2. mailako ikasleak urmaelean ibili ziren. URMAELTXO proiektuan parte hartzen ari dira, NEIKER ikerketa erankundea, INGURUGELA eta ARANZADIrekin batera.
Gehiago
Urtarrilak 20, OSTIRALA, KANTU JIRA-ren beste saio bat egingo da herriko plazan eguerdiko 12:00etan. Oraingo honetan kantuan ariko direnak LH4 eta HH3 taldeak izango dira
Gehiago
Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak “Jolasean elkar onartzen dugu” programan parte hartzen ari dira. Nekane Jacinto hezitzailearekin egunero ordubeteko saio bat egiten du talde bakoitzak. Talde kohesioa eta taldeko kideen arteko harremanak lantzen dira, jolas eta dinamika ezberdinen bidez.
Gehiago
Aste honetan Lehen Hezkuntzako gela bakoitzeko ikasle ordezkariak bildu dira. Besteak beste geletako tenperaturaren neurketei buruz aritu dira eta jasotako datuak eskola sarrerako ORTZADAR txokoan jarri dituzte.
Gehiago
Arratsaldeko 16:10ean bildu ziren eskolako 6 batzordeak: Eskola Kirola, Hezkidetza, Jai Batzordea, Kanpo Espazioa, Kulturartekotasuna eta Euskara.
Gehiago
Urteak daramatzagu elkarlanean ETXEKONEKOK elkarteak eta LARDIZABAL eskolak. Guztiokin partekatu nahi dugu azken eskola egunean eskolara ekarri zuten postala.
Gehiago
Ikuskizun, tailer eta jolas aukera zabala izango da herrian datozen egunetan. Antzerkia, marrazketa, gozogintza, zirkua, bubble balls, makedo tailerra... Aukera paregabea oporretan herrian bertan ondo pasatzeko.
Gehiago
Jende asko bildu da OLALDEn hasi dugun kantu ibilaldian
Gehiago
Abenduaren 23an, azken eskola egunean, OLALDE parkean izan ziren Mari Domingi eta Olentzero. Jaialdi ederra ospatu genuen, haur eta helduentzat gozagarri!
Gehiago
Urtero bezala Guraso Elkarteko kideek pintxoak ekarri dizkigute 11:00etarako. Ohiko txistorra, halal haragiz eginikoak, , intolernatzietara egokituta ogidunak... Ikasle eta irakasle guztion beharretara egokitutako mokadutxoa egin dugu.
Gehiago
Gaur izan da hiruhilekoko azken saioa, eta Unai Matxain-ek jaialdi bikaina antolatu partehartzaile guztientzat. Kamisetak banatu zaizkie patinatzaile guztiei. Arratsalde bikain pasa dute.
Gehiago
Azken egun hauetan, udaleko ANE teknikariarekin, konpostagailuaren erabilerari buruzkoa tailerrak egiten ari dira Lehen Hezkuntzako ikasleak
Gehiago
Ostiralean egin zen herriko plazan KANTU JIRA-ren saioa.
Gehiago
Iazko ikasturtearen amaieran egin zen galdeketaren emaitzak
Gehiago
Eskolan gastatzen den energia aurreztu nahian, ekimen bat abiarazi dugu. Gure geletan zein tenperatura dagoen neurtzen ari gara, hortik ateratako ondorioekin berogailuaren erabilera erregulatzeko. Izan ere, udalak eskatuta egin den auditoretza energetikoan ikusi dugu energiarik gehiena berogailuan gastatzen dela. Gela guztietan termometroak jarri ditugu, eta egunean hainbat alditan zenbat gradutan gauden apuntatuko dugu zeinbait egunetan. Ikasle nagusienek txikiagoei azaldu die zer eta zertarako eginten ari garen.
Gehiago