EGUN PASA ORION

Gaur, eguzkia lagun, Oriora irteera egin dugu 1 eta 2. mailakoek.

Goizean, Oriora iritsi eta BALEAREN BIDEAri jarraituz, herriko kaleetan barrena ibili gara.

Parkera iritsitakoan jolasean aritu gara eta etxeko bazkari goxoa jan dugu.

Ondoren, bidearen azken zatia egin dugu eta hondartzara iritsi gara. Han hondarrezko parkean ere nahiko jolas egin dugu.

Egun bikaina pasa dugu!!!