Talde elkar eragileak HH4 eta HH5en

Gaur talde elkar eragileak direla eta, hainbat ekintza egin ditugu gurasoekin batera. Salto gelan blokeekin zirkuitua egin eta erronka desberdinak egin dituzte. Zientzian, udaberriaren iguruko memorian jolastu dira. Arte eta idaz-irakurketan, txikori lorea egin dute hariarekin eta amaitzeko musikan, uztai musikatuaren dantza.. Oso arratsalde mugitua izan da eta ederki pasa dugu.