3.ZIKLOKO IKASLEAK OLAKOSAIN IZAN DIRA

Gaur txango polita egin dugu 3. zikloko ikasleek. Olakosain kokatuta dagoen Artxalgo ur biltegian jarri berri den iragazketa sistema berria ikusteko aukera izan dugu udaletxeko langile baten eskutik. Bide berri bat ikasteaz gain, Zaldibian edaten dugun uraren jatorria zein den ikasi ahal izan dugu. Baita gure etxeetara iritsi arte egiten duen bidea ere. Eskerrik asko Jon Ander!
Gehiago

Gure jatetxeak

Elikagaiak gaia lantzen aritu gara gelan. Egun batez, jatetxe bateko sukaldariak garela pentsatu eta talde bakoitzak bere jatetxeko menua egin du. Ea gustatzen zaizuen, on egin!!!
Gehiago

1.mailako Aimar eta Mararen ama eskolan.

Errumanian, Martxoak 8an amaren eguna ospatzen dute.
Gehiago

5. ETA 6. MAILAKO IKASLEAK URMAELEAN ARANZADIKOEKIN

5. eta 6. mailako ikasleak urmaelean egon dira Aranzadikoekin, Eskoletako Urmaelen Sarean gaudenez, Aranzadikoekin batera jarduera ezberdinak egin dituzte. Animalia ezberdinak aztertu eta gelara ekarritako uhandreak askatu dituzte. Gainera, egindako jarduera grabatu egin dute Eskoletako Urmaelen Sarerako.
Asko ikasteaz gain primeran pasa dugu!!
Gehiago

YOLANDA ARRIETA IDAZLEAREN BISITA

Gaur goizean Yolanda Arrieta idazlearen bisita izan dugu. 4. eta 6. mailako ikasleak bere bi liburu
Gehiago