3.ZIKLOKO IKASLEAK OLAKOSAIN IZAN DIRA

Gaur txango polita egin dugu 3. zikloko ikasleek. Olakosain kokatuta dagoen Artxalgo ur biltegian jarri berri den iragazketa sistema berria ikusteko aukera izan dugu udaletxeko langile baten eskutik. Bide berri bat ikasteaz gain, Zaldibian edaten dugun uraren jatorria zein den ikasi ahal izan dugu. Baita gure etxeetara iritsi arte egiten duen bidea ere. Eskerrik asko Jon Ander!