LH 5.MAILAKOEN TXANGOA OSINBERDERA

Maiatzaren 28an LH 5. mailako ikasleak egun pasa zoragarri bat egin genuen gure inguruko bazterrak ezagutuz. Olakosaira igo eta atsendentxoa egin ondoren, Depositutatik pasa ginen . Handik, bidean hamaiketakoa eginez, Osinberdera. Eguraldia lagun, Osinberden bainatzeko aukera izan genuen eta nahiz eta ura fresko egon, mordoxka bat animatu ziren!! Bazkaldu eta Arkakatik pasaz bueltatu ginen. Egun bikaina pasa genuen!! Ea datorren ikasturtean errepikatzeko aukera dugun.
Gehiago

Kultur-artekotasun batzordea: JOLASAK

Kultur-artekotasun batzordeko ikasleak, beste lurralde batzuetako jolasak ezagutzen eta ezagutzera ematen ari dira, gelaz gela.
Gehiago

ANTZERKI TAILERRA 1 eta 2.mailako ikasleentzat. TAILER DE TEATRO para alumnas y alumnos de 1º y 2º de primaria.

Aurtengo ikasturtean, eskolako kulturartekotasun batzordetik antolatzen den ANTZERKI TAILERRA, 1. eta 2. mailakoei eskaintzea pentsatu da aurten. Lau saio izango dira.
Este año el TALLER DE TEATRO que se organiza desde la comisión de interculturalidad de la escuela se ha planteado para los de 1º y 2º. Serán cuatro sesiones.
Gehiago

Euskera txokoa. 1. eta 2. mailako ikasleen lanak

Hilabete honetan, eskolako EUSKERA TXOKOrako, asmakizun, poema eta txisteak egiten aritu dira 1. eta 2. mailako ikasleak. Ea gustatzen zaizkizuen!
Gehiago

3. ZIKLOKO IKASLEAK EUSKARAZKO TXIKIPEDIAN ARGITARATZEN

Eskoletako Urmaelen Sarearen baitan UrmaelBlitz izeneko ekimena burutu dugu. Helburua, urmaelen ondoan ikusten diren izaki bizidunak dokumentatzea da, eta ezagutza hori txikipedian argitaratzea. Horretarako, aste honetan Galder Gonzalez, Txikipediako bultzatzaileetako bat, izan dugu eskolan. Bere laguntzaz, 3. zikloko ikasleek Olalde parkeko bizidunen inguruko lanak argitaratu ahal izan dituzte txikipedian. Irakurri nahi al dituzue? Hona hemen linkak:
Gehiago