Talde Elkar eragileak CLAUDIA-rekin 1. mailan

Gaur egin ditugu hiruhileko honetako azken Talde Elkar eragileak Lehen Hezkuntzako 1. mailan. CLAUDIA etorri da, LUCAren ama,  eta ikasleei eskulan bat egiten lagundu die. Beste mahaietan idazketan, olentzeroren gutuna idazten, eraikuntzetan ... aritu dira.

Urtarriletik aurrera berriro ere  Talde Elkar eragileak astero egiten jarraituko da, guraso guztion laguntzaz. Mila esker etorri zareten guztioi eta  urtarrilean berriro luzatuko dugu boluntarioak lortzeko deialdia.