Lh 5 eta 6 mailatako ikasleak Iruñeko Planetarioan egon gara egun pasa

Hasieran Iruñeko alde zaharrean bueltatxo bat eman ondoren, Planetariora joan gara oinez. Bertan Amamalur proiekzioa ikusi eta unibertsoaren inguruko hainbat gauza ikasi ditugu. Bukatzeko, Yamaguchi parkean bazkaldu eta jolasean ibili gara Zaldibira itzuli aurretik. Primeran pasa dugu!
Gehiago

Baratzan landaketak LH1ko ikasleak

LH 1eko ikasleak aurreko astean landatu zituzten lehen barazkiak. Ea hemendik aste batzuetara probatzeko aukera dugun!!
Gehiago

Kantu Jiraren lehen emanaldia

Eguraldi ona lagun, LH6 eta LH3ko ikasleek hasiera eman diote ikasturte honetako lehen kantu jirari. Emanaldia arrakastatsua izan da, eta LH1eko ikasleez gain hainbat herritar gerturatu dira gurekin abestera.
Gehiago

Arte tailerren lehenengo txanda bukatu da aste honetan.

Lehen hezkuntzako ikasleek tailer ezberdinak egin dituzte aurten ere. LH1-2-3 mailetan dantza, marrazketa, eraikuntzak eta sormena landu dituzte, eta LH 4-5-6 mailatan antzerkia, puntu lana, esku lanak eta marrazketa eta margoketa.
Gehiago

Juan Kruz IGERABIDE idazlearekin saioa LH3 eta LH4koek

Karreaneko ganbaran egin dira bi saioak. Juan Kruz-ek kontatu du ipuina hasieran, eta gero denon artean.
Gehiago