Eguneko proposamenak

53.proposamena: Arrautzekin errezetak!

Hementxe duzue Belen patata tortila mundial bat prestatzen! Ze errezeta egin dezakezue zuek arrautzekin? Zaldibiko baserri eta dendetan arrautza bikainak daude. Bidali iezaguzu zure argazkia!
Gehiago

52.proposamena: Txoriak nire leihoan

Gure inguruan animali asko bizi dira. Bakarrik arreta apur bat jarri behar dugu gurekin espazioa partekatzen duten animali horiek ezagutzeko. Horietako batzuk, txoriak dira.

Karnabak, txolarreak, txantxangorriak, enarak, zozoak, usoak,... denoi gustatzen zaigu hegaztiak gure inguruan ikusi eta entzutea, ezta?  Horregaitik, gure lorategian, leihoan, balkoian edo terrazan txorientzako jantoki bat jartzea oso erabilgarria eta praktikoa izan daiteke, alpistearekin edo haziekin, hegazti basatiak erakartzeko eta haien kolore eta soinuez gozatzeko.
Gehiago

51.proposamena: Xaxa eta Xuxa. Ospitaleko haurrak

Gaur, maiatzak 13 ospitaleratutako haurren eguna da. Xaxak eta Xuxuk marrazkiak egin dituzte ospitaleratuta dauden haurrentzat eta gu ere haientzako marrazkiak egitera animatzen gaituzte. Zuk egindako marrazki bat bidali nahi diezu?
Gehiago

50.proposamena: Izenaren hizkiekin hitzak idatzi

Idatziko al deuz zure izenaren edo aukeratzen duzun izenarekin, hizki bakoitzarekin hitz bat? Bidali ezaguzu zuk egindakoa!
Gehiago

GELAZ GELA, GAUR ZIENTZIA GELAN,...ARRAUTZEKIN ESPERIMENTATZEN!!!

GELAZ GELA, GAUR ZIENTZIA GELAN,.....ARRAUTZEKKIN ESPERIMENTATZEN!!!
ZER GERTATUKO OTE ZAIO ARRAUTZARI, BI EGUNETAN OZPINETAN SARTUTA EDUKI TA GERO????
Gehiago

49.proposamena: Zankoak egin

Zankoak egiten ikasi nahi? Bideo honetan Ameztik zankoak nola egiten diren pausoz pauso azaltzen digu. Egin zure zankoak eta jolastera!
Gehiago

48.proposamena: Egin putz eta sartu lata edalontzian!

Zure ahalegina proban jarri nahi? Begira Enetz, Aratz eta Jaionek proposatzen diguten erronka. Nahiko dira lata huts bat eta edalontzi bat proposamen hau egiteko. Eta noski, baita punteria ona ere!
Gehiago

47.proposamena: Jar al dezakezu arraina beste aldera begira?

3 poxpolu bakarrik mugituaz, arrainak beste aldera begiratzea lortu behar duzu.
Gehiago

46.proposamena: Laino txiki

Ezagutzen al duzu Laino txiki ipuina? Bideo honetan ikusi dezakezu nor den Laino txiki eta zein den bere istorioa.
Gehiago

45.proposamena: KIWIarekin zein errezeta egin ditzakegu?

Argazki hauetan pausoz pauso ikusi dezakezute nola egiten den kiwi mermelada. Zein errezeta egingo zenuteke zuek kiwiarekin? Erosi kiwiak herriko dendetan eta bidali guri egindako argazkia!
Gehiago

44. proposamena: Koronabirusa uxatzeko txorimaloak

Egingo al duzue txorimalo bat koronabirusa uxatzeko? Hementxe dituzue koronabirusa uxatzen ari diren txorimalo batzuk. Atera erropa zaharrak, peluka, aterki, txapela, makila...burura etortzen zaizun edozer gauza eta egin zure koronabirusa uxatzeko txorimaloa. Bidali ezaguzu argakia!
Gehiago

43.Proposamena: Dantzan egin nahi?

Gaurkoan dantza? Binaka egin behar da, norekin egingo duzu? Etxekoak ausartuko al dira? Ikusi bideoa, dantzatu eta bidali guri argazki edo bideo zatiren bat. Haurrak eta helduak ikusi nahi zaituztegu dantzatn.
Gehiago

42.proposamena: Bertso dominoa

Errimatzen duten hitz hauekin (behean duzu fitxen dokumentua) dominora jolastuko dugu. Ea hitzen katea osatzen dugun! Puntuka ala kopletan ere egin genezake, fitxak jarri ahala... Jolastu nahi?
Gehiago

41.proposamena: Esaera zaharrak

Ba al dakizu zer diren esaera zaharrak? Ezagutzen al duzu baten bat? Jarraian zerrendatu ditugu batzuk. Idatzi zure iruzkinean!
Gehiago

40.proposamena: Buru haundia egitea

Gustatzen al zaizkizu buru haundiak? Hementxe duzu buru haundi bat egiteko proposamena pausoz pauso azalduta. Egin ezazu zurea gehien gustazen zaizun eran eta bidali iezaguzu argazkia!
Gehiago