40.proposamena: Buru haundia egitea

Gustatzen al zaizkizu buru haundiak? Hementxe duzu buru haundi bat egiteko proposamena pausoz pauso azalduta. Egin ezazu zurea gehien gustazen zaizun eran eta bidali iezaguzu argazkia!

Materiala

• Kartoizko kaxa bat. • Guraizeak. • Kola (edo zeloa)
• Errotuladorea.
• EVA goma edo margoak

Nola egin, urratsez urrats

  1. Aurpegiari forma eman. Daukagun kartoizko kaxaren aldeetako batean begi-zuloak egingo ditugu. Guk nahi dugu tamaina eta forma emango diegu.
  2. Azala prestatu. Alde guztietan zerbait pegatu edo margotu dezakegu. Eta aurpegia jarriko diogun aldean begi zuloak egingo ditugu.
  3. Ahoa eta mingaina egin. EVA gomarekin, papera margotu eta moztuta edo kartoia margotuta ahoa eta mingaina egingo ditugu. Egin marrazkia eta ebaki neurrira. Prest ditugunean, buruhandiaren aurpegian itsatsiko ditugu.
  4. Betileak margotu eta gauza gehiago. Errotuladorearekin betileak margotuko dizkiogu buruhandiari. Betileez gain, masaila, betazalak, karatxoa...eta aurpegian egin nahi dioguna margotuko diogu.

Iruzkin bat idatzi

* eremuak nahitaezkoak dira


Iruzkinak