Eguneko proposamenak

AMAITU DA IKASTURTEA. ONDO PASA OPORRAK ETA LASTER ARTE!!

Ikasturtea besarkadarik

eman gabe bukatu da

ta familiek hartu duzue
<
Gehiago

78. proposamena: Oroitzapenen argazki markoa

Azken hilabete hauetan ziur argazki asko atera dituzuela. Zer egin dezakezue argazki horiekin? Hementxe Goiatzen proposamena, oroitzapenen argazki markoa egitea.
Gehiago

77.proposamena: Eskuekin erritmoak

Ba al dakizu eskuekin perkusioa egiten? Ikusi bideoa eta eskuekin erritmo desberdinak egiten ikasi.
Gehiago

76.proposamena: Irudi geometrikoak txotxekin

Modu ezberdin asko daude irudi geometrikoak egiteko. Hementxe duzue modu dibertigarri bat txotxekin eta plastilinarekin irudi geometrikoak egiteko. Begira Unaik egin dituenak!
Gehiago

75. proposamena: Hizkuntzarekin jolasean

Anttonek argitu digunez, hizkuntzek funtzio asko betetzen dituzte, eta horien arteko garrantzitsuenetako bat, hizkuntzarekin dibertitzea da, jolas egitea eta sormena lantzea. Pentsatu al duzu inoiz zenbat hizkuntza ote dakizkizuen zuen gelan?
Gehiago

74. Porru patatak

Bideo honetan errezeta sinple, osasuntsu eta goxo goxo bat nola egiten den ikasi dezakezute.
Gehiago

73.proposamena: Piko piko

Nork ez du noizbait piko pikon jolastu? Egin zure piko pikoa! Zer jarriko diozu kolore edo zenbaki bakoitzean? Adibidez: bi salto, keinu bat begi begi batekin, orpoarekin ipurdia ikutu...
Gehiago

XABOIAREKIN ESPERIMENTUAK EGITEN

GAUR, GELAZ GELA.... ZIENTZIA GELAN, XABOIAREKIN ESPERIMENTUAK EGITEN. ANIMATU EGITERA!!!
Gehiago

72.proposamena: Matematika naturan

Non dago matematika? Matematika edonon dago, etxean, dendan, plazan, bidean, parkean...eta nola ez naturan! Simetriak egin nahi naturako elementuekin? Bildu, hostoak, makiltxoak, ezkurrak, harriak, loreak, enbor azalak...eta egin zure irudia!
Gehiago

71. proposamena: Paper tutuak eta harriak

Boloetara jolastu nahi? Ea ba gustatzen zaizun boletara jolasteko era hau! Hartu paperezko tutuak, harriak eta pilota bat. Begira ezazu arretaz nola ari diren bideoaren lehen jolasean.
Gehiago

70.proposamena: Sortu hizki zopa bat

Hemen dituzu hizki zopa bat egiteko pausuak. Ze hitz aukeratuko dituzu hizki zopan jartzeko? Animalien izenak, senideen izenak... Egin eta emaiozu familiako norbaiti berak hitzak aurkitzeko.
Gehiago

Bizkotxo lehiaketako emaitza

Bizkotxoak egiten mundialak zaretela erakutsi diguzue. Kolore eta forma guztiako bizkotxoak egin dituzue, usain goxo goxo hori urrutiraino iristeko moduko bizkotxoak. Jakin nahi al duzu bizkotxo lehiaketaren emaitza? ea zer dioen Xanetek.
Gehiago

69.proposamena: Pakistango janaria. Chapatia.

Ba al dakizue zer den chapatia? Rimla eta Amnak bideo honetan nola egiten den erakutsiko digute. Ayaanen familiaren beraien etxean chapatia nola prestatzen den ere kontatu digute.
Gehiago

68.proposamena: Etxean egindako malabareak

Hemen duzue modu errazean eta azkarrean egiteko moduko eskulana. Egin ostean, gainera, zuen trebetasuna proban jartzeko aukera izango duzue. 
Gehiago

67.proposamena: Xaboizko ponpak egiten

Xaboizko ponpak egitea uste baino askoz ere errazagoa da. Pote batean, ura, xaboia eta azukrea ondo nahastu, alanbre zati bat borobildu, potean sartu xaboia har dezan eta egin putz!
Gehiago