Eguneko proposamenak

26.proposamena: Zu ere egiteko gai izango al zara?

Begira bideo honetan zer egiten duen Abnerrek. Zuk ere egingo al duzu? Ikusi nahi dugu!
Gehiago

29. proposamena: Lore lehorrekin egindako kolonia

Bideo hontan Zuharak, etxeetan edo balkoietan dauzkagun edozein lore usaindunekin kolonia nola egin daitekeen azaltzen digu.
Gehiago

25.proposamena: Nora doa autobusa?

Begiratu arretaz irudiko autobusa eta esan zure ustez nora doan eta zergatik.
Gehiago

24.proposamena: Asmakizunak

Hona hemen 6 asmakizun. Asmatuko al dituzue?
Ekin ba! Idatzi ezazue iruizkinetan zuen erantzuna.
Gehiago

23.proposamena: Gozo gauzak prestatzea

Zuei ere gustatzen al zaizkizue gozoak? Jatea, ala prestatzea ere? Ea ba asteburuan prestazen duzuen gozo gauzarik, eta bidaltzen dizkiguzuen argazkiak. Hemen dituzue, Anastasia, Marwa, Aya, Naomi, Elisei, Naroa A eta Iratiren argazki batzuk.
Gehiago

22.proposamena: Paperezko hegazkina

Hementxe dituzuen Moaatasim, Abdelhakim eta Adamek egindako hegazkinak. Egingo al duzue zuek ere hegazkin bat? Ea noraino jaurtitzen duzuen, pausotan, oinetan, zentimetrotan, metrotan...neurtu daiteke. Bidali iezazkiguzue zuen hegazkinen eta jaurtiketen argazki eta bideoak! Ba al zenekin Abdelhakim-en hegazkin batek 17 metroko hegaldia egin zuela?
Gehiago

21.proposamena: Latak arrantzatu eta katapulta

Jarraian dituzue bi esperimentu hauek: latak arrantzatu eta katapulta! Ea ba zuek ere ausartzen zareten Izei eta Sabinok bidali dizkiguten bi proposamen hauekin. Animo!
Gehiago

20.proposamena: Bertsolaritza

Hementxe duzue Bixentek dakarkigun proposamena. Ausartuko al zarete?
Gehiago

19. proposamena: Sukaldeko paperarekin esperimentua

Ez da gauza asko behar esperimentu hau egiteko. Sukaldeko papera, margoak, ontzi bat eta ura. Ekin ba! Erakutsiko al diguzu zurea?
Gehiago

18.proposamena: Dorrea bota

Hementxe duzue proposamena: ea zuek ere Auritz bezela, gai zareten komuneko paperarekin dorre bat eraiki eta ondoren hankarekin biribilki bakoitza banan banan botatzen.Animo! Zuen bideoak espero ditugu!
Gehiago

17.proposamena: Loreak irekitzen esperimentua

Helenek proposamen hau egin digu, ea animatzen zareten zuek egitera. Jarraitu bideoan agertzen diren pausuak.
Gehiago

Webguneko proposamenetatik jasotako erantzunak

Itxialdi honetan zehar eskolako web gunean argitaratu diren proposamenen, familiek bidalitako argazki eta bideoen bideo muntaia. Oraindik ere garaiz zabiltzate argazki edota bideoak bidaltzeko! Eskerrik asko!
Gehiago

16.proposamena: Indiara bidaia etxetik

Iñakik Indian pasatako 7 urtetako abenturaren berri ematen digu bideo honetan. Gogoan al duzu Iñaki gure eskolara etorri zenekoa?
Gehiago

15. proposamena: Gorputz perkusioa: Ariketa fisikoa, musika eta ingelera aldi berean praktikatzeko

Hemen duzue proposamen polit bat ariketa fisikoa, musika eta ingelera aldi berean praktikatzeko. Gorputz  perkusioko ariketa batzuk dira, bideo luzean pausuz pausu azaltzen du. 16 minutuan bestela, bideo laburrean, dena jarraian daukazu. Ausartzen zara? Ausartzen zarete? Familian egiteko ariketa polita! Inork bidaliko al diguzue argazki edo bideorik? Animatu!
Gehiago