LH 6.MAILAKO IKASLEAK OIDUIN

LH 6. mailako ikasleok ikasturte eta etapa amaierako txangoa Oidura egin dugu. Eguraldia lagun izan dugularik, hiru egun zoragarri pasa ditugu. Gure ingurua hobeto ezagutzeko aukera eman digu, bide, iturri, mendien izenak, jentilen kondairak,... eta ez hori bakarrik! Elkarbizitzarako egunak ere izan dira: gure bazkaria prestatu, garbiketak, sua piztu, elkarrekin prestatu jolasak, gaubelak.... Ausa-Gaztelura ere igo gara!! Hau dena ez litzateke posible izango gurasoen laguntzarik gabe. Mila esker zuei, baita Gailurrerantz mendi taldeari ere. Gure oroitzapenetan goxo gordeko ditugun egunak izan dira.
Gehiago

ZARAUTZERA IRTEERA!

Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailakoak Zarautzera joan gara gau bat pasatzera.
Gehiago

AUSA-GAZTELU HISTORIA LUZEKO GAILUR, BEHATOKI ETA GOTORLEKUA

Ikasturte eta etapa amierako txangoa Oiduira egingo dugu LH 6. mailako ikasleek. Antolaketa lanetan aritu gara azken bi astetan buru-belarri: menua adostu, matematika erabiliz estimazioz zenbat janari beharko dugun erabaki, prezioak galdetuz aurrekontua egin... Gainera, Oiduitik Ausa-Gaztelura igotzeko asmoa dugu! Hori dela eta gure herrian hain ezaguna dugun Ausa-Gaztelu mendiari buruz gehiago jakin nahi izan dugu. Horretarako, Iñaki Gurrutxaga gonbidatu dugu gelara eta aparteko aurpezpena egin digu gaiaren inguruan AUSA-GAZTELU HISTORIA LUZEKO GAILUR, BEHATOKI ETA GOTORLEKU. Ausa-Gaztelu eta Aralarri buruz datu gehiago ikasteaz gain ( ibilbideak, iturriak,...) Zaldibiarekin duen loturaz ere jabetu gara. Euskal Herriko historiari buruz ere gehiago ikasi ahal izan dugu, bertan egindako indusketetik ateratako aztarnen argazkiak ere ikusi ditugu!! Izan ere, XII. Mendearen bukaeran Gipuzkoa eta Nafarroaren artean jarritako mugan zegoen kokatuta Ausa-Gaztelu edo Ausoko Gaztelua. Agirietan, beti, muga zaintzarekin lotutako mendi bat izan da. Arratsalde bikaina!! Mila esker Iñaki!!!
Gehiago

ARANZADIKOEN BISITA!

Gaurkoan, Aranzadikoak etorri dira narrastien, anfibioen, ekosistemen eta Urmaelaren inguruko azalpen batzuk ematera.
Gehiago

LORATU SAREA PROIEKTUA TXIKIPEDIAN

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak eta Ingurugelak elkarlanean egindako ekimenean parte hartu dugu,
Gehiago