Kantu Jiraren Hasiera azaroaren 23an

2023-11-23
12:00
Zaldibiako Plaza

2023-2024 ikasturteko kantu jirari hasiera emango zaio azaroaren 23an, eguardiko 12:00etan.

Azaroaren 23an, ostegunean, emango diogu hasiera ikasturte honetako Kantu Jirari, lehenengo kantualdia eguardiko 12:00etan izanik. Bertan, LH6ko eta LH3ko ikasleak bertaratuko dira ondorengo kantuak guztiok batera abesteko gogoz:

 

- Euskal Herrian Euskaraz

- Eperrak

- Aitormena

- Txoria txori

 

Hau ahalik eta modurik politenean aurrera eramateko, Zaldibiako herritarrei ere parte hartzeko gonbita luzatu nahiko genizueke, gurekin momentu eder bat pasatzera animatuz.

Hemen azpian uzten dizkizuegu aurreko urteko irudiak, eta hauek berriz ere errepikatzea gustatuko litzaiguke, beraz, ANIMATU!!!