STEAM EUSKADI ZIGILUA AITORTU ZAIGU!

Azken ikasturte hauetan URMAELAren inguruan egiten ari garen lana dela eta, eman zaigu ZIGILU hau. 
ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA izan da ezinbesteko BIDELAGUNA ibilbide honetan. Eskerrik asko!

Gure ikastetxeko proiektuak STEAM Euskadi Zigilua jaso du, STEAM Euskadi Estrategiaren helburuetara bideratuta egoteagatik, STEAM Hezkuntza sustatzeagatik eta STEAM izaera edukitzeagatik.

Azken ikasturte hauetan URMAELAren inguruan egiten ari garen lana dela eta, eman zaigu ZIGILUA hau. Gure eskola ESKOLETAKO URMAELEN SAREAN dago, eta hor jasotzen dugu hau posilbe egiten duen ARANZADIren laguntza eta aholkularitza. Ikasturte honetan, beste zenbaiten artean  URMAELTXO proiketuarekin ari gara.

Hezkuntza Sailerko Berritzeguneetako, Tknikako, Deustuko Unibertsitateko, EHUko eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako ordezkariek osatutako STEAM Euskadi Sarien 3. edizioko talde ebaluatzaileak 126 hautagai-zerrenda baloratu ditu, memorietan eskatzen ziren irizpideen arabera. Prozesu hori amaitu ondoren, jakinarazi ziagu   gure ikastetxeko ekimenak (URMAELA, GURE LABORATEGI) STEAM Euskadi ZIGILUA lortzeko baldintzak gainditzea lortu duela. 

STEAM Euskadi Sariak Euskadiko STEAM Hezkuntzako praktika onenei egiten zaien aitortza dira. Eskuratutako emaitzak, inpaktua, berrikuntza maila eta  emakumeak zientziara erakartzea eta txertatzea hartzen dira aintzat.

Sariak zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikari lotutako bokazio eta nahi profesionalak pizteko edo ikasleen gaikuntza zientifikoa eta teknologikoa hobetzeko lan egiten duten ikastetxeei eta erakundeei daude zuzenduta.