URMAELA, gure ikasgela

2023-01-24
16:00

Atzo Lehen hezkuntzako 2. mailako ikasleak urmaelean ibili ziren. URMAELTXO proiektuan parte hartzen ari dira, NEIKER ikerketa erankundea, INGURUGELA eta ARANZADIrekin batera.

Lankidetza proiektu honen berri ematen jarraituko dugu datorren asteetan. 

Bestalde, "URMAELA, BALIABIDE DIDAKTIKO" formazio saioa izango da eskolan datorren asteartean eskolan, ARANZADI-ren eskutik.  Irakasle talde osoak parte hartuko du formazioan, eta parte hartu nahi duten gurasoentzat ere irekita dago. Parte hartu nahi duenari aurrez abisatzea eskatzen zaio. Anima zaitezte!