KORRIKA TXIKIA ABIATU DA ZALDIBIAN

Gaur martxoak 14, eguerdiko 12:00etan abiatu da eskola ataritik.

Euskara batzordeak antolatu du gaurko korrika txikia. Pankarta euskara batzordeko ikasleek eraman dute eta lekukoa eskuz esku pasatu da, berriro ere eskola atarira iritsi arte.

Aurtengo lekuko barruko mezua  Anttoni Nazabal irakasle ohiak idatzi eta irakurri digu eta bukatzeko aurtengo abestia abestu eta dantzatu dugu.

Gogoratu 23.KORRIKA martxoaren 23an pasatuko dela Ordiziatik eta euskararen alde korrika egin nahi duena bertara joan daiteke.

Hemen herrian antolatu diren beste ekimen batzuen informazioa https://zaldibia.eus/eu/korrika-badator

ANIMATU eta PARTE HARTU!

HARRO HERRI!

TTIPI TTAPA TTIPI TTAPA KORRIKA!!

ARGAZKIAK

2024 KORRIKA TXIKIA Zaldibia

BIDEOA