Ispiluari begira, beste behin ere

Lehen Hezkuntzako 2.mailako ikasleekin HIZKUNTZA OHITUREN inguruko tailerra egin zen eskolan, UEMAren eskutik.

Ikasleek muralak margotu zituzten, eta etxean, eskolan eta parkean ZEIN HIZKUNTZATAN  hitz egiten duten adierazi zuten, koloretako gomets bidez.

Eskolarekin batera gurasoak GILTZARRI dira.

Euskaraz dakiten gurasoek euren seme-alabei euskara transmititzea garrantzitsua da, haurrentzat EREDU direlako. Hizkuntzaz  gain, lagunekin dituzuen ohiturak, ezezagunei lehen hitza euskaraz egitea, euskarazko prentsa eta musika kontsumitzea... gauza asko dago etxekoen esku.

 

Euskara ez dakizuen gurasoak ere animatu nahi  dira euskararen aldeko JARRERA izan dezazuen, eskolaz kanpoko jardueretan euskara eskainiz, edota telebistako eta aisialdiko eskaintzan euskarazko edukiak aukeratuz. 

Izan ere, haurrak gero eta gazteago hasten dira gaztelania ikasten eta hitz egiten, batez ere PANTAILETAN ikusten dituzten edukiak hizkuntza horretan daudelako. 

 

Euskaraz ere erraz hitz egitea nahi badugu, euskara entzuteko eta erabiltzeko AUKERAK eskaini behar dizkiegu.

 

Hemen  haurrei euskara eskaintzeko hainbat aukera interesgarri: EUSKARAZKO BALIABIDEAK