URMAELEKO BIZIDUNAK AZTERTZEN

Udaberria iritsi da eta berarekin batera Olalde parkea bizidunez bete da. Horrelako altxorra eskola ondoan dugula aprobetxatuz, 3. zikloko ikasleak egun hauetan bertan ibili dira bizidun guzti hauek aztertzen. Argazki kamera, lupa eta prismatikoak harturik, animalia ezberdinak behatu eta ikertu dituzte. Uste baino gehiago daude!! Ondoren, parkean ikusi eta ikasitakoarekin, gaian sakontzen jarraitu dute gelan. Ikerlari bikainak!!
Gehiago

3.ZIKLOKO IKASLEAK OLAKOSAIN IZAN DIRA

Gaur txango polita egin dugu 3. zikloko ikasleek. Olakosain kokatuta dagoen Artxalgo ur biltegian jarri berri den iragazketa sistema berria ikusteko aukera izan dugu udaletxeko langile baten eskutik. Bide berri bat ikasteaz gain, Zaldibian edaten dugun uraren jatorria zein den ikasi ahal izan dugu. Baita gure etxeetara iritsi arte egiten duen bidea ere. Eskerrik asko Jon Ander!
Gehiago

5. ETA 6. MAILAKO IKASLEAK URMAELEAN ARANZADIKOEKIN

5. eta 6. mailako ikasleak urmaelean egon dira Aranzadikoekin, Eskoletako Urmaelen Sarean gaudenez, Aranzadikoekin batera jarduera ezberdinak egin dituzte. Animalia ezberdinak aztertu eta gelara ekarritako uhandreak askatu dituzte. Gainera, egindako jarduera grabatu egin dute Eskoletako Urmaelen Sarerako.
Asko ikasteaz gain primeran pasa dugu!!
Gehiago

YOLANDA ARRIETA IDAZLEAREN BISITA

Gaur goizean Yolanda Arrieta idazlearen bisita izan dugu. 4. eta 6. mailako ikasleak bere bi liburu
Gehiago

EUSKARA TXOKOA MARTXAN DA!

Euskara batzordeak proposaturik, martxan da EUSKARA TXOKOA. Hilabetero ziklo desberdin bat arduratuko da txoko hau elikatzeaz. Otsailean 3. zikloa hasi da. A ze gauza interesgarriak jarri dituzten! Zenbat gauza berri ikasi ditugun!
Gehiago