SUMENDIEI BURUZ ELKARREKIN IKASTEN!!

LH 6. mailako ikasleak, Lurra gure planetaren barne egitura ikasten aritu dira. Gai honetan murgiltzeko aukera paregabea izan dute La Palma uhartean gertatzen ari dena aztertuz. Ikasitako guztia hobeto ulertzeko, maketa bikainak egin dituzte eta maketa hauek oinarri hartuta LHko beste geletan aurkezpenenak egin dituzte. Zenbat ikasi dugun elakrrekin!!
Gehiago

5. MAILAKO IKASLEAK ZALDIBIAKO URAREN KALITATEA AZTERTZEN

IBAIALDE programaren barruan, 5. mailako ikasleak Zaldibiako uraren kalitatea aztertzen aritu gara. Olalde parkeko urmaeleko ura aztertu ondoren, Zubita joan gara eta betrtan Amundarain errekako ura aztertu dugu. Ura aztertzeaz gain ingurua ere behatu dugu, gure bazterrak ea ondo zaintzen ditugun ikusteko. Zorionez, Zaldibiako uraren kalitatea ona dela ondorioztatu dugu. Gainera, emaitzetan ikusi ahal izan dugunez, urmaeleko urak errekakoak baino oxigeno gutxiago du disolbaturik. Zergatik ote?
Gehiago

Eskoletako urmaelen sareko aurkezpen bideoan, Olalde parkeko urmaela eta 5. eta 6.mailako ikaslea

Eskoletako Urmaelen Sarea eskola inguruan urmaela edo putzua duten eta eremu hori erabilera didaktikorako erabiltzen duten Euskal Herriko ikastetxeen sarea da. Bere helburu nagusia eskola horien arteko lotura sustatzea eta esperientziak partekatzeko aukera ematea da.
Gehiago

LH 5.MAILAKOEN TXANGOA OSINBERDERA

Maiatzaren 28an LH 5. mailako ikasleak egun pasa zoragarri bat egin genuen gure inguruko bazterrak ezagutuz. Olakosaira igo eta atsendentxoa egin ondoren, Depositutatik pasa ginen . Handik, bidean hamaiketakoa eginez, Osinberdera. Eguraldia lagun, Osinberden bainatzeko aukera izan genuen eta nahiz eta ura fresko egon, mordoxka bat animatu ziren!! Bazkaldu eta Arkakatik pasaz bueltatu ginen. Egun bikaina pasa genuen!! Ea datorren ikasturtean errepikatzeko aukera dugun.
Gehiago

3. ZIKLOKO IKASLEAK EUSKARAZKO TXIKIPEDIAN ARGITARATZEN

Eskoletako Urmaelen Sarearen baitan UrmaelBlitz izeneko ekimena burutu dugu. Helburua, urmaelen ondoan ikusten diren izaki bizidunak dokumentatzea da, eta ezagutza hori txikipedian argitaratzea. Horretarako, aste honetan Galder Gonzalez, Txikipediako bultzatzaileetako bat, izan dugu eskolan. Bere laguntzaz, 3. zikloko ikasleek Olalde parkeko bizidunen inguruko lanak argitaratu ahal izan dituzte txikipedian. Irakurri nahi al dituzue? Hona hemen linkak:
Gehiago