OLALDE PARKEAN GEOMETRIA LANTZEN EDERKI PASA DUGU

LH 6.mailako ikasleak Olalde parkera joan gara gaur, igelek jadanik aurraultzak jarri ote dituzten ikustera. Baina oraindik ez dira etorri! Erne egon beharko dugu ... Baina plan aldaketa egin eta matematika lantzeko erabili dugu goiza. Taldeka gorputz geometriko desberdinak eraiki ditugu eta ondoren sailkatu. Gorputz geometrikoen elemtuak ere gogoratu ditugu: erpina, ertza eta aurpegia. Gainera, primeran pasa dugu!!!
Gehiago

GUSTORA IKASTEN DUGU TALDE ELKARERAGILEETAN

Aste honetan ere gustora aritu gara talde elkareragileetan 6. mailako ikasleak: Zientzia txokoan zelula aztertzen, gure inguruko zuhaitzen hostoak ezagutzeko domino jokoa eraikitzen, matematika ordenagiluaren laguntzaz modu dibertigarrian ikasten, gaztelania jolastuz ikasten... Elkarrekin askoz hobe! Mila esker guraso dinamizatzaileei!!!
Gehiago

HITANOA LANTZEN LEHEN PAUSOAK LH 6. MAILAN

6. mailako ikasleei ezaguna egiten zaie hitanoa, euskararen altxorretako bat. Baina, guk erabiltzen al dugu? Gai izango al ginateke hitanoz elkarrizketak izateko? Hemendik abiatuz, gelan hainbat saiotan landu dute eta horren adibide gisa bideo bat grabatu dute. Lehen pausoa besterik ez da izan. Ea hari honetatik tiraka jarraitzen duten!
Gehiago

EUSKARA TXOKOA MARTXAN DA!

Euskara batzordeak proposaturik, aurten ere EUSKARA TXOKOA martxan jarri dugu. Hilero, txandaka eta zikloka, euskararekin eta euskal kulturarekin erlazionaturiko lanekin elikatuko dugu euskara txokoa. 5. eta 6. mailako ikasleak otsailean hasi dira eta ondoren, ekaina bitartean, eskolako talde guztiek parte hartuko dute. 5. mailako ikasleek asmakizun polkit batzuk egin dituzte. Ea asmatzeko gai zareten! 6. mailakoek aldiz, erronka polita proposatu digute: BERBAXERKA lehiaketa. Ezagutzen al duzue? Otsailean zehar eskola sarreran dagoen EUSKARA TXOKOAN Berbaxerka bat izango duzue prest! Astero erronaka desberdina. Sartu, ikusi eta gozatu parte hartuz!
Gehiago

TALDE ELKARERAGILEAK MARTXAN LH 6. MAILAN

Ikasturte honetan ere talde elkareragileei ekin diogu. Astearte arratsaldean LH 6. mailako ikasleok bigarren saioa izan dugu, baina oraingo honetan gurasoen laguntza izan dugu. Arratsalde polita pasa dugu, elkarrekin ikasten eta elkarrekin ederki pasatzen. Eskerrik asko Laura, Jaione eta Saroi!!
Gehiago