"UTOPIEN LANTEGIA"n parte hartu dugu!

Ostegun honetan LH4, LH5 eta LH6 taldeetako ikasle eta irakasleak Austriatik etorritako arkitektura ikasleekin aritu dira lanean.

Ertzetik Erdira proiektuaren 3. fasean kokatzen da ekintza hau. Lardizabalgo ikasleek, Utopien Lantegi honetan, herriko plazarako nahiko  luketeena zer den amestu,  proposatu eta plazaratu dute.

Esperientzia oso aberasgarria izan da aspektu askotatik: auzolana, arkitektura, talde lana, ingelesa praktikatzea, herria amestea... Mila esker @xnatke aukera hau emateagatik!