UTOPIEN LANTEGIAN PARTE HARTUKO DUTE ESKOLAKO IKASLEEK

2022-11-16
14:15
Zaldibiako plazan

Gure eskolako ikasle batzuk ere parte hartuko dute ekimen honetan. Hiruzpalau ikasleko taldetxo bakoitza arkitektura ikasle batekin arituko dira lanean. Gustatuko litzaieken herriko plazari buruzko ametsak eta utopiak landuko dituzte.

Azaroaren 14tik 20ra “Utopien lantegia”  egitasmoa aurrera eramango da Zaldibian.  Arkitektura ikasleak arituko dira lanean, herritarrekin elkarlanean. Ekainera bitarte antolatuko diren hiru topaketetan lehena izango da hau. 

NOR: Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleak

NOIZ: azaroak 16, asteazkena

ORDUA: 14:30-16:00

LEKUA: Zaldibiako Plaza