Urmaelari buruzko grabazioa

ARGIAkoek, beste hainbat gaien artean, urmaelari buruzko bideo bat argitaratu behar dute eta grabazioa aste hontan egin zen gure eskolan. Gure ikastetxean urmaela baliabide didaktiko moduan nola erabiltzen den azaldu zen.

LH3ko ikasleek tailer bat egin zuten gelan ARANZADIko Ion Garin-ekin. Ondoren laginketak egin ziren urmaelean bertan, LH3 eta HH5eko ikasleekin. Zenbait irakasle eta ikasleren testigantzak ere jaso zituzten bideorako. Otsailean argitaratuko da. 

Eskoletako urmaelen sareko partaide gara beste hainbat eskolarekin batera. Eskoletako Urmaelen Sarea (EUS) eskola inguruan urmaela edo putzua duten eta eremu hori erabilera didaktikorako erabiltzen duten Euskal Herriko ikastetxeen sarea da. Bere helburu nagusia eskola horien arteko lotura sustatzea eta esperientziak partekatzeko aukera ematea da.