URMAELAREN MUSIKA

Maiatzean zehar, Lehen Hezkuntzako ikasleak urmaelera joan gara musikako saioan. Bertan, belarriak zorroztu eta urmaelak duen musika entzun eta aztertu dugu eta entzun dugun hori paperean harrapatu dugu.

Errekaren hotsa, hostoak haizearekin dantzan, desbrozadora, ateen danbatekoa, paseoan dabilen jendea, kotxeren bat, txakur zaunka, txantxangorria, pinpiñe, birigarroa, zozoa, belea...