Santo Tomas egunean txistorra jan dugu!

Urtero bezala Guraso Elkarteko kideek pintxoak ekarri dizkigute 11:00etarako. Ohiko txistorra, halal haragiz eginikoak, , intolernatzietara egokituta ogidunak... Ikasle eta irakasle guztion beharretara egokitutako mokadutxoa egin dugu.

Eskerrik asko Guraso Elkarteari, urtea joan eta urtea etorri egiten den ahaleginagatik. Gustura hartzen dute bai ikasle eta bai irakasleek. 

Ikasleak mendi  irteera batean egon, eta bertaraino ere eraman izan digute pintxoa urteren batean!  Bejondeizuela!