Ongi etorri Olentzero eta Mari Domingi!

Aurtengo Olentzero eta Mari Domingi bisita berezia izan da, Napo astoa ere eskolaraino etorri baita beraiekin. Pilotalekua jendez lepo bete da, eta denok elkarrekin harrera beroa egin diegu hiruei. Horrela ba, 6. mailako ikasleek gidatuta saioan ez dira abestiak, irriak eta irrintziak falta izan. Emanaldiaren amaieran, Olentzero eta Mari Domingik txokolatina goxoak banatu dituzte denontzat.

Neguko opor onak opa dizkizuegu eta Urte Berri On!