Olentzero eta Mari Domingiren etorrera

Urtero bezala ez dute hutsik egin Olentzero, Mari Domingi eta gure ikasleek. Eguraldia dela eta pilotalekuan egin den emanaldian, harrera bero-beroa egin diegu biei.

Olentzero eta Mari Domingi astoa Mutteiko basoan utzi eta urtero legez, gurera etorri dira bisitan. Aurtengoan, eguraldia dela eta pilotalekuan egin zaie harrera eta hainbat abesti eta dantza eskaini dizkiegu. Tartean, Olentzero eta Astoa, Olentzero Salda Bero, Gaueko Izar eta Mari Domingi abestiak entzuteko aukera izan da, baita San Petrike, Txulalai. Arrosaren Balsa eta Lantzeko zortzikoa dantzak ikustekoa ere. Emanaldiaren ostean, Olentzero eta Mari Domingik denontzako txokolatinak banatu dituzte eta geletara iritsi garenean... sorpresa! Gure gutunei erantzunez opariak ekarri dizkigute! 

Neguko opor on onak igaro eta Urte Berri On! Jarraian, Zaldibiako Udalak antolatutako neguko oporren egitaraua.