Oinarrizko hiztegia eskolako HIZKUNTZETAN

Gure eskolako kulturartekotasun batzorde mistoak eskolako hizkuntza ezberdinetan zenbait hitz eta esaldi biltzen dituen taula osatu du.

Oinarrizko hitz eta esamoldeak dira, eskolako egunerokotasunean erabili ditzakegunak gure arteko harremanetan.

Otsaileko gela bileretan familia guztiei banatu zaie Oinarrizko hiztegi hau.

Hau da hiztegitxoaren lehen bertsioa, baditu hobetu eta findu beharrak. Pixkanaka osatzen joango gara. Ia denak ikasleen ama hizkuntzak dira, baina hizkuntza gutxituei keinu bat egin nahian eskolako gurasoen ama hizkuntza diren AMAZIGH eta DIOLA ere jarri ditugu.