Naturaren musika

LH3 eta LH4 mailakoek naturaren musika landu dute musikako saioetan eta entzugai dago sortu dutena.

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek hiruhileko honetan naturaren musika landu dute musikako saioetan. Inguruan dauzkagun naturguneetaz baliatuz, bertan entzun ditzakegun soinuak eta hauen nolakotasunak aztertu ditugu. Olaldeko urmaela eta Arreko basoa izan dira protagonista. Aldi berean, naturak historikoki musikan izan duen garrantziaz hitz egin dugu.

Pasa zaitezte eskolatik egin dutena bertatik bertara ikustera, eskolako sarreran aurkituko dituzue sortu dituzten hormirudiak eta hauei dagokien musika entzuteko QR kodeak.

 

Gure urmaela eta musika, LH 3A:

Gure urmaela, LH 3B:

Arreko basoa, LH4: