"LIBURUEN ALTXORRA" joan da beste eskola batera

Azaroaren amaieratik gure eskolan izan dugun Liburuen Altxorra-ri agur esan diogu eta dagoeneko beste eskola batean egongo da.

Urteroo parte hartzen dugu Galtzagorri Elkartearen ekimen interesgarri honetan. "LIBURUEN ALTXORRA"-ren bidez gure ikasleen irakurtzeko zaletasuna sustatzea da helburua, horretarako euskarazko kalitatezko liburuak baliatuz.

Gure ikasletxeko guraso den Imanol Mercerok ekarri zuen eta berak eraman zuen pasa den astean. Bai lehen egunean eta bai azken egunean ikasle taldeentzako saio interesgarri etae motibagarriak egiten ditu Imanolek. Mila esker! Datorren ikasturte arte!