Liburuaren eguna ospatu dugu aste osoan zehar

Apirilaren 23an liburuaren egunaren harira hainbat ekimenez gozatu ahal izan dugu

Liburutegian zein eskolan, ipuin eta liburu kuttunen bueltan aritu gara. Talde elkareragileetan ere libuaren egunaren harira hainbat ekimen egin da.

Gurasoak etorri dira ipuinak kontatzera eta orri markatzaileak egitera. Irakasleok tertulia dialogikoa ere egin genuen liburutegian. HHko tutoreek Gaxuxaren klariona magikoa ipuin antzeztua egin dute.