LH6ko IKASLEEK HITANOAREN ERABILERA AZTERTU DUTE

Eskolako maila eta gela guztietan galdetu zuten HITANOAren erabilerari buruz. Eta jaso duten parte hartze eta erantzunak grafikoki irudikatu dituzte.
Gelaz gela eman dute jaso dutenaren azalpena.
Eskolako sarrerako EUSKARA TXOKOKO panelean dago ikusgai.

Lanketa polita dela ikusi ta, Euskara batzordera ekarri zuten horren zabalkundea egiteko proposamena.

Ondorioz, Lehen Hezkuntzako geletan Hitanoa hitzegin edo entzuteko prest dagoenarentzako txapak egin ditugu.

Edozein herritarrek ere txapa nahiko balu, etorri eskolara eta jaso zure HITANO TXAPA!!

 

Gogoratu korrika herriz herri dabilela. Bihar herriko IKA IKA IKAPORRIKAN parte hartu!!, baita larunatean ere KORRIKA!! eta igandean Bainoraino!!

Gora korrika, Gora Euskara eta erabili Hitanoa!!