LH1ekoen ipuin kontaketa

Uraren gaia bukatutzat emateko, haur hezkuntzakoei ipuin kontaketa egin diete LH1ekoek.

Azken hiruhilekoan uraren gaia landu dugu. Zaldibian ura altxorra denez, honen ezagutza transmititzeko asmoz, ipuin bat sortu dugu.

Ilusio eta gogo handiz egindako lana izan da. Amaitzeko, egindako ipuinaren bidez, haur hezkuntzakoei ikasitakoa kontatu diegu. Esperientzia aberasgarria izan da denentzat.