KANTUZ HASI DUGU EUSKARALDIA

Gaur hasi da EUSKARALDIA eta eskola atarian kantatuaz ospatu dugu!

Laster hasiko dira eskolako ikasleak ere  KANTU JIRAN. Hilean behin, txandaka, plazara irtengo dira. Kantutegia jada prest daukagu, gurasoen artean egindako galdeketatik jasotakoarekin osatu due AÑARBE musika irakasleak "Lardizabalgo Kantutegia". Ikasleak jada ari dira ensaiatzen.

Gaur berriz, EUSKARALDIAren lehen eguna zenez, irakasle taldea osoa atera gara eskola atarira kantatzera. Goizean goiz egin dugu ensaioa eta eguerdian primeran atera kantu saioa. Eskola atarian zeuden hainbat ikasle, guraso, jangelako begirale eta BETI GAZTE jubilatu Elkartekoek ere gurekin kantatu dute. 

Kanturako hurrengo hitzordua azaroak 24 ean izango da. Aurrez egingo dugu iragarpena. Gonbidatuak izango zarete guztiok.