KANTU JIRA EGIN DUGU GAUR EGUERDIAN

LH4 eta HH3ko ikasleak plazan elkartu gara, guraso eta aiton amonekin batera abestu eta dantzatuz.

Gaur urtarrilak 20, hirugarren kantu jira saioa egin dugu giro ederrean. Oso ondo pasatu dugu eta hurrengoan ere parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Elkarrekin eskolan osatu dugun kantutegia ikasi eta ondo pasatzeko aukera ederra da.